Garaipen garrantzitsua eskuratu du Osasunak
Osasunak garaipen garrantzitsua (1-0) eskuratu du Sadarren Zaragozaren kontra, aurkari zuzen bati irabazteaz gain, beheko postuetatik aldendu delako. [Partidaren xehetasunak]
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Talde iruindarrak garaipen berri bat eskuratu du etxean, Sadarren.
3. minutuan Kike Solak sartutako gola izan da partidako bakarra.
Gorritxoentzat garaipen garrantzitsua da, Zaragoza aurkari zuzena dutelako eta 3 puntuak eskuratuta, jaitsiera postuetatik pixka bat gehiago urruntzea lortu dutelako.
Partidaren inguruko xehetasunak, futbolari buruzko NAIZen webgune berezian.