Baskoniak Herbalife taldea sendoa mendean hartu du (85-74)
Garaipen garrantzitsua eskuratu dute arabarrek Kanariar Uharteetako Herbalife taldearen kontra eta azken lau partidak galdu ostean bolada txarrari amaiera eman diote.
Naiz.info
Gasteiz
Caja Laboral Baskoniak garaipena behar zuen azken porrotak ahazteko eta kostata izan bada ere, garaipenaren bidera itzuli dira Herbalife talde sendoaren aurka. 85-74 irabazi dute arabarrek eta azken laurdenean erabaki da partida.
Heurtel, Bjelica eta Nocioni izan dira mahai gainean kolpea eman duten jokalariak eta Caja Laboralek bolada txarrari amaiera emateko balio izan du.