Olaizola eta Zabalak zazpigarren garaipena lortu dute
Berasaluzek ezer gutxi egin ahal izan du Aimarren nagusitasunaren aurrean eta Albisu ere ez da oso fin aritu atzealdean. 22 eta 11 irabazi dute Olaizola eta Zabalak.
Naiz.info
Donostia
Olaizola eta Zabalak garaipen erraza eskuratu dute Berasaluze eta Albisuren kontra. Partida orekatua joan da hastapenean, baina bederatzi tantutara berdindu ondoren Aimar agintzen hasi da.
Berasaluzek ezin izna dio aurre egin eta Albisu ere ez da oso fin aritu. Olaizola eta Zabalak ez dute parkatu eta garaipena eraman dute. Berasaluze eta Albisu txapelketatik kanpo geratzeko zorian daude.