Lagun Aro-k hirugarren garaipena eskuratu du jarraian
Donostiarrek 86-76 irabazi dute Murtziaren aurka eta jaitsiera postuak ekiditeko borrokatzeko prest daudela erakutsi dute. Uxue Bilbao Basket taldeak ere irabazi egin du Estudiantes-en aurka. Caja Laboralek galdu egin du Joventut-en kontra.
Naiz.info
Bilbo
Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeak bolada ona harrapatu nahi du jaitsiera postuak ekiditeko. Donostiarrek hirugarren garaipena eskuratu dute jarrian Murtzia etxean gainditu ondoren (86-76).
Partida azken laurdenean erabaki da. Harmailetatik jasotako bultzadak garaipenera eraman du Gipuzkoa Basket.
Beste alde batetik, Uxue Bilbao Basket-ek Estudiantes-en zelaian irabazi du (79-88) eta sailkapeneko hirugarren posturako lehian jarraitzen dute bartzelonarekin.
Baskoniak galdu egin du Joventuten aurka (89-79).