Liga irabazteko beste pauso bat eman du Athleticek Sant Gabriel mendean hartuta
Athletic 2-0 nagusitu da Lezaman San Gabrielen kontra jokatutako partidan. Manu Lareok eta Nekane Diezek egin dituzte golak eta Liga irabazteko bidean beste aurrerapauso bat eman dute.
Naiz.info
Bilbo
Emakumezkoen Liga amaitzeko lau jardunaldi besterik falta ez direnean, Atletico Madrilek Levanteren aurka 1-0 galdu izanak oraindik gehiago areagotu du Athleticen aldea bere arerioekiko.
Lezaman, Athleticek garaiz bideratu du norgehiagoka, hamaikagarren minutuan, Manu Lareoren burukada bat sareratuta.
Lareok, Muruak eta Saioak aukera onak izan dituzte partidan zehar markagailuan aldea handitzeko, baina bigarren gola ez da bigarren zatira arte heldu. 57. minutuan Nekanek eman die bigarrena zuri-gorriei Ibarraren erdiraketa baten ondoren.