Arrateko gain mitikoak hartuko du gaurko etaparen amaiera
Mendatean amaituko den bigarren etapa lehiatuko dute gaurkoan Euskal Herriko Itzulian. Arrateko gain mitikoak hartuko du gaurko etaparen amaiera eta atzokoan aurrean ibili zirenek euren maila berresteko aukera izango dute.
NAIZ.INFO
TRAPAGARAN
Euskal Herriko Itzuliak laugarren etapa hartuko du gaurkoan. Trapagaran eta Arrate artean lehiatuko da eta 151,6 kilometro izango ditu.
Bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek gaurkoan, hiru bigarren mailakoak eta bi lehenengo mailakoak. Atzokoan bezala, mendatean amaituko da gaurko etapa, Arraten hain zuzen ere.
Sailkapen nagusirako hautagaiak diren horiek euren maila berresteko aukera izango dute.
Samuel Sanchezentzat aukera bikaina da gaurkoa etapa bat irabazteko, bere mendate gustokoenetako bat baita Arratekoa.