Lagun Aro Gipuzkoa Basketek maila galdu du
66-59 galdu du Gran Canariaren kontra talde gipuzkoarrak eta maila mantenzeko aukera gabe geratu da. Baskoniak berriz, 95-98 irabazi du Murtziaren kontra.
Naiz.info
Donostia
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek maila galdu du jardunaldi honetan. 66-59 galdu du Gran Canaria taldearen aurka eta maila mantentzeko aukerarik gabe gelditu da matematikoki. Gipuzkoarrek oso zaila zeukaten ACB Ligan jarraitzea, baina hala ere, Sito Alonso entrenatzailea harro agertu da partida osteko agerraldian. Nabarmendu duenez, Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak azken unerarte borrokatu dute maila mantentzeko.
Bestalde, Nocioniren partida ona erabakigarria izan da Laboral Kutxa Baskoniak Murtziaren zelaian. 95-98 irabazi dute arabarrek.