INFO

36ko gerran hil ziren gudariak omendu dituzte Arecesen

«Justizia, egia eta erreparazioa» eskatu dute Arecesen (Asturias) 36ko gerran hil ziren gudari eta milizianoentzat. Garai hartako borrokalarien legatua gogora ekarri dute eta oroimen historikoaren beharra azpimarratu dute.

Arecesen egin duten ekitaldi nagusiaren irudia. (NAIZ.INFO)

Autobusez eta autoz CNT, PCE-EPK eta Eusko Lurra Fundazioko hainbat militante anarkista, ekintzaile eta komunista gerturatu dira Arecesera (Asturias) 36ko gerran hil ziren euskal gudari eta milizianoak omentzera.

Garai hartako borrokalarien legatua gogora ekarri dute ekitaldi nagusian eta oroimen historikoak egungo borroketan duen egunerokotasuna azpimarratu dute. «Faxismoa eta espainiar eskuin totalitarioa» azken boladan harzen ari diren «aurrerakadaz» ere ohartarazi dute.

«Justizia, egia eta erreparazioaren» beharra azpimarratu dute eta Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari aurreikusita dauden hobitik ateratzeak eurekin adosteko eskatu diote.

‘A las barrikadas’ edota ‘Txikia’ bezalako abestiak kantatu dituzte.