Froomek erabakita utzi du Tourra
Sky taldeko txirrindulariak irabazi du Mont Ventoux mendatean bukatu den etapa. Nairo Quintana kolonbiarra bigarrena izan da eta Mikel Nieve hirugarrena. [Xehetasun guztiak]
Naiz.info
Indartsunea dela erakutsi du Chris Froomek 15. etapan. Britainiarrak nagusitasun osoz irabazi du Mont Ventoux mendatean eta aurkari batek ere ez ezin izan dio jarraitu. Bere atzetik hurbilen aritu dena Nairo Quintana kolonbiarra izan da. 28 segundura heldu da.
Hirugarren tokian Euskaltel taldeko Mikel Nieve iritsi da. Nafarrak etapa bikaina egin du, baina Froomen aurrean ezin izan du ezer egin. Laugarren tokian Joaquim Rodriguez kataluniarra sartu da Nieverekin batera 1.22ra.