Esteban Granerok Realean jokatuko du, utzita
Esteban Granero erdilariak talde donostiarrean jokatuko du hastear den denboraldian. Realak berak jakinarazi duenez, utzita jokatuko du, baina txuri-urdinek jokalaria erosteko aukera ere izango dute hala nahi izanez gero.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Realak eta Queen's Park Rangers taldearen arteko negoziazioek emaitza ona eman dute eta, azkenean, Esteban Granerok talde donostiarrean utzita jokatuko du hastear den denboraldian.
Ostegun arratsalde honetan, medikuaren azterketa pasa du eta ostiralean Donostiara iritsiko da. Ondoren Anoetan aurkeztuko dute.
Realak adierazi duenez, Real Madrileko jokalari ohia erosteko aukera ere izango du, talde donostiarrak jakinarazi duenez.