Irrikitaldiarekin agurtu dute Aste Nagusia Donostiako piratek
Gaur egungo eta iraganeko Donostiaren satirarekin agurtu dituzte festak Donostiako piratek. Jose Ignacio Munilla, Juan Karlos Izagirre, Igeldoko erreferenduma, Iruñeako arrantzaleak, militarrak eta batez ere glamour asko.
Naiz.info
Donostia
Donostiako piratek Irrikitaldiarekin eman diote amaiera Aste Nagusiari. Umorea soberan dutela erakutsi dute gaur egungo eta iraganeko Donostiaren satira den ekitaldian.
Juan Karlos Izagirre alkatea eta Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikua izna dira protagonista nagusiak. Igeldoren inguruko errefereduma ere gogoan izan dute eta osagai horiekin giro paregabea ezarri dute Alde Zaharretik.