Garaipen erosoa Realarentzat
Griezmanek bideratuta utzi du norgehiagoka lehen bi golekin eta Jose Angelek hirugarrena egin du (3-0). [Partidaren xehetasunak]
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Liga eta Txapeldunen Ligako taldeen artean dagoen mailaren arteko ezberdintasuna agerian geratu da Anoetan. Europan aurkarien beste izan den arren, puntuak lortu ezinik dabil Reala. Ligan aldiz, joan den astean abiatutako bide beretik jarraitu du jardunaldi honetan eta garaipen garrantzitsua lortu du.
Txuri-urdinek ez dute partida bikain bat jokatu, baina Almeria baino gehiago izan dira ate aurrean. Griezmanek egin du lehen gola partid ahasieran eta bigarren zatian bideratuta utzi du norgehiagoka beste gol batekin. Hirugarrena partida bikaina jokatu duen Jose ANgelek egin du.