Gipuzkoa Basketek galdu egin du etxean Rio Naturaren kontra
Partida oso parekatua izan da amaierara arte, baina azken txanpan galiziarrak izan dira nagusi eta garaipena lortu dute.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Gipuzkoa Basketek galdu egin du Rio Natura taldearen aurka (63-67). Partida oso orekatua izan da azken laurdenerarte. Gipuzkoa Basketek hiru puntuko abantaila lortu du hasierako minutuetan, baina Rio Naturak ez du etsi eta ez dio etxeko taldeari abantaila hartzen utzi.
Kanpoko taldeak ondo jokatu ditu azken minutuak eta garaipena lortu du.