Athleticek berdinketa bat baino gehiago lortzeko aukera izan du
Partida hasieran egin dituzte golak bi taldeek (1-1), baina Athleticek penalti bat huts egin du eta aukera garbiagoak izan ditu garaipena lortzeko. [Xehetasunak]
NAIZ.INFO
SEVILLA
Athleticek emaitza ona lortu du Sevillan (1-1), baina ziur asko jokalari eta zaletu zuri-gorriak zerbait gehiago lortzeko aukera galdu dutela pentsatuko dute. Alberto Morenok aurreratu ditu andaluziarrak 4. minutuan eta Susaetak segituan ezarri du berdinketa.
Hortik aurrera, zuri-gorriak nagusitzen joan dira zelaian eta aukera hobeak izan dituzte. Susaetak esaterako, penalti bat huts egin du. Azkenean berdinketarekin konformatu behar izan dira bilbotarrak.