Athleticek irabazi egin du eta Realak galdu
Zuri-gorriek 0 eta 1 irabazi dute Huelvako Sportingen zelaian eta Realak berriz, 0 eta 3 galdu du Zubietan Transportes Alcaine taldearen aurka.
NAIZ.INFO
BILBO
Huelvan lortutako hiru puntuei esker Athletice sailkapeneko bigarren postuan kokatu da. Zuri-gorriek 0 eta 1 irabazi dute eta Atletico Madrilek Valentziaren zelaian irabazi duenez, aurkari zuzenei aurre hartzkeo baliatu dute garaipena.
Hala ere, sailkapeneko buruan dagoen Bartzelonak zazpi puntuko aldea mantentzen du.
Realak aukera bikaina zeukan hiriu puntuak eskuratzeko, baina galdu egin du Zubietan Transportes Alcaine taldearen kontra (0-3).