Osasunak puntu bat eskuratu du Granadan, sufrituta
Osasunak puntu bat eskuratu du Granadaren aurkako partidan, aurkari zuzena duenaren aurka sufrituta. Jaitsiera postuak urrunago ditu talde nafarrak. [Hemen xehetasunak]
NAIZ.INFO
GRANADA
Osasunak eta Granadak berdindu egin dute Los Carmenesen jokatu duten partida. Lehen zatian andaluziarrek dominatu dute norgehiagoka eta aukerarik onenak izan dituzte, baina ez dute gola egiten asmatu.
Bigarren zatia berdinduagoa izan da eta Osasunako jokalariek une batzuetan gehiago dominatu dute. Azkenean, partida hutsean bukatu da.
Horrenbestez, nafarrek 22 puntu dituzte sailkapenean eta jaitsiera postuak urrunago dituzte.