Gipuzkoa Basketek galdu egin du Real Madrilen kontra
Donostiarrek denboraldiko zortzigarren porrota jaso dute (65-76) liderraren aurka. Estudiantesen kontrako partidan erabakiko da Kopa jokatzeko aukera izango duen GBC-k.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Gipuzkoa Basketek galdu egin du Real Madril liderraren kontra (65-76) eta hurrengo asteburuan Estudiantesen aurkako hil ala biziko partida jokatu beharko dute Koparako txartela lortzeko.
Real Madril hasieratik nagusitu da Ilunben. Gipuzkoa Basket buelta ematen saiatu da, Netoren eta David Doblasen bitartez, baina madrildarrek markagailuari eutsi diote. Llull izan da neurketako saskiratzaile nagusia, 18 punturekin, eta Doblasek 16 egin ditu.