Realaren garaipen garrantzitsua eta Athleticen berdinketa
Txuri-urdinek 0 eta 2 irabazi dute Sant Gabrielen zelaian eta jaitsiera postuetatik gero eta urrutiago daude. Athleticek berriz, garaipena eskura izan duen arren berdinketa batekin konformatu behar izan da Rayo Vallecanoren aurka (2-2).
Realak balio handiko hiru puntu lortu dituzte Sant Gabrielen zelaian 0 eta 2 irabazi ondoren. Garaipen berri honekin, taldeak dinamika onari jarraipena ematen dio eta sailkapenean atzean utzi dute Sant Gabriel.
Partida hondarrean iritsi dira txuri-urdinen golak. 87. minutuan egin du gola Ane Bergarak eta luzapenean 0 eta 2koa ezarri du Eva Llamasek.
Athleticek kontrako egoera bizi du. Zuri-gorriak 2 eta 0 aurreratu dira lehen ordu laurdenean. Rayo Vallecanok ordea, partida berdintzea lortu du. Berdinketarekin Bartzelona gero eta urrtiago daukate zuri-gorriek sailkapen nagusian. Azken jardunaldian ere irabazi egin dute kataluniarrek Espanyolen kontra (4-0).