INFO

Bilbao Basketen garaipena eta Gipuzkoa Basketen porrota

95-73 irabazi dute bilbotarrek Fuenlabradaren kontra eta play off-ak jokatzeko lehian sartu dira. Gipuzkoa Basket taldeari aldiz, ihes egin dio garaipenak azken laurdenean (50-57).

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Bilbao Basketek bukaera eman dio bolada txarrari Fuenlabrada mendean hartu ondoren Miribillan (95-73). Garaipenarekin denboraldi bukaeran play off kanporaketak jokatzeko lehian sartu dira bizkaitarrak.

Gipuzkoa Basketek berriz, galdu egin du etxean Valentziaren kontra (50-57). Partidaren lehen zatian nagusi izan dira gipuzkoarrak. Hirugarren laurdenean ordea, Gipuzkoa Basketi asko kostatu zaio puntuak egitea eta azken laurdenean Valentziak garaipena lortu du.

Larunbatean Baskoniak galdu egin zuen Real Madrilen kontra (74-90).