Osasunak beste jipoi bat jaso du Camp Noun (7-0)
Bartzelonak lehen gola egin duenean bukatu da partida Camp Noun. Osasunak sekulako jipoia jaso du eta ezer gutxi erakutsi du aurre egiteko. [Xehetasunak]
NAIZ.INFO
BARTZELONA
Osasunarentzat ordu laurden bat bakarrik iraun du Bartzelonaren kontrako partidak. Nafarrek min egin diote Bartzelonari lehen minutuetan eta korner batean epaileak indargabe utzi duen gol bat egiteko gai izan dira.
Baina 17. minutuan Messik gola egin bezain pronto, Osasunako jokalariek atzera egin dute eta desagertu egin dira. Lasaitasun horrekin jokatuz eta gol aukera ugari sortuz, Bartzelona zazpi gol egiteko gai izan da.