Ibon Areso ostiralean izendatuko dute Bilboko alkate
Ostiralean egingo da Bilboko Udalean Ibon Areso alkate izendatzeko osoko bilkura, eguerdian.
NAIZ.INFO
BILBO
Iñaki Azkunaren heriotzaren ondoren, EAJren aginte organoek erabaki zuten Ibon Aresok hartuko zuela alkate kargua legealdia amaitu arte.
Europa Press agentziak zabaldu duenez, heldu den ostiralean egingo dute Bilboko Udalean alkate berria izendatzeko osoko bilkura, eguerdian.
Areso alkateordea izan da orain arte. 70 urte ditu eta 23 daramatza zinegotzi gisa.
Atzo, milaka herritar eta agintarik azken agurra eskaini ziote Iñaki Azkunari.