Garaipen batekin agurtu du Athleticek Liga (2-0)
Zuri-gorriek Colleresense gainditu dute Lezaman eta bigarren postuan bukatu dute txapelketa. Realak berdindu egin du Levanteren zelaian (1-1).
NAIZ.INFO
BILBO
Bukatu da Emakumezkoen Lehen Mailako Liga. Athleticek garaipen batekin eman dio amaiera txapelketari (2-0) eta Realak berdindu egin du Levanteren zelaian (1-1).
Zuri-gorriek sailkapenaren bigarren postuan bukatu dute eta txuri-urdinak zazpigarrenak izan dira. Denboraldia bukatu aurretik, bi euskal taldeek Kopa jokatu beharko dute.