Euskal presoen ikurra, Holandako jarraitzaileen artean
Van Persiek Holandaren lehen gola egin zuenean, euskal presoen etxeratzea eskatzen duen ikurra eskuetan daukan gizon gazte baten irudia zabaldu da sare sozialetan Herbereetako zaletuekin batera gola ospatzen.
NAIZ.INFO
Sare sozialetan zabaldu den argazki batean, euskal presoen ikurra daukan gizon gazte bat ikus daiteke Holandako jarraitzaileen artean golak ospatzen. Brasilgo kamiseta batekin soinean, Van Persiek berdinketaren gola egin zuenean ikusi ahal izan zen banderola munduko telebista guztietan.
Robbenek bigarren gola egin zuenean ere euskal presoen ikurra ikus zitekeen harmailetan.
Bideo honetan ikus daiteke 2.45ean: