Autodeterminazioa aldarrikatu dute Munduko txapelketan
EH Bilduk elkarretaratzea egin du BEC atarian saskibaloiko Munduko txapelketaren harira. Audoterminazioa, euskal presoen etxeratzea eta giza eskubideen errespetua aldarrikatu dituzte.
NAIZ
Saskibaloiko Munduo txapelketa dela-eta BECen jokatzen diren partidak ikusteko atzerritar andana batu dira eta bertan EH Bilduk deituta elkarretaratzea egin dute autodeterminazioa eskatzeko.
Aldi berean, ingelesez idatziriko pankartetan giza eskubideen errespetuaren aldeko eta presoak etxeratzea eskatzen zuten leloak ere ikus zitezkeen.