Baskoniak Darius Adams estatubatuarra fitxatu du
Laboral Kutxa Baskoniak Darius Adams antolatzaile estatubatuarra fitxatu du denboraldi honen bukaera arte.
NAIZ
GASTEIZ
Laboral Kutxa Baskoniak Darius Adams antolatzailearen fitxaketa baieztatu du, denboraldi bukaera arte.
Adamsek 25 urte ditu eta 1,86 metro neurtzen du. Bihar iritsiko da Gasteizera liga frantziarreko SLUC Nancy taldetik eta azterketa medikua egingo diote.
Antolatzaile estatubatuarra Ilinoiseko Unibertsitatean hasi zen eta ondoren Venezuelan eta Ukrainako ligan jokatu zuen. Handik Eisbaren Bremerhaven talde alemaniarrera joan zen