Lilleko istripuan zauritu ziren hamahiru lagunek ospitalean jarraitzen dute
Igande goizaldeko autobus istripuan zauritu ziren hamahiru gaztek Lilleko ospitalean jarraitzen dute. Beste 40 bidaiari atzo arratsaldean iritsi ziren Euskal Herrira.
NAIZ
LILLE
Lilleko ospitaleak jakinarazi duenez, hamahiru gaztek ingresatuta jarraitzen dute erietxean.
Bilbotik atera eta Amsterdamera zeramatzan autobusak istripua izan zuen igande goizaldean hiriaren kanpoaldeko tunel batean, eta guztira 34 bidaiari zauritu ziren. Gehienek alta jaso dute, baina hamahiru oraindik ospitalean daude, horietatik sei larri baina bizia arriskutik kanpo.
Autobusean zihoazen beste 40 gazte atzo arratsaldean iritsi ziren Loiuko aireportura.
Autobus gidaria aske geratu zen epailearen aurrean deklaratu ostean, baina inputatuta.