‘Patricia’ urakanak indarra galdu du, Mexiko ukitu ondoren
‘Patricia’ urakana Mexikoko kostaldea ukitu du eta erauntsiak eta haize-bolada indartsuak utzi dituen arren, ez du aurreikusita zegoen besteko txikiziorik eragin.
‘Patricia’ urakana Mexikoko Jalisco estatuko kostaldera iritsi da hango 18.00ak aldera, baina ez du aurreikusitako txikiziorik eragin, ezta kalte pertsonalik ere. Urakanak indarra galdu du eta 5. mailatik 4. mailara jaitsi da. Aurreikuspenen arabera, datozen orduotan ekaitz tropikal bihurtuko da. Orduko 300 kilometroko haize-boladak espero ziren, baina azkenean ez du halako indarrik hartu. Errepideetan eta hainbat etxebizitzatan kaleak izan dira, baina azpiegitura nagusietan ez.
Nolanahi ere, Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak adi egoteko eskatu die herritarrei eta, beharrezkoa ez bada, etxetik ez ateratzeko.
‘Patricia’ «munduan izan den urakanik arriskutsuena» zela esan du Peña Nietok, eta hortaz «mehatxu handia» zela populazioarentzat.
Jalisco, Colima eta Nayarit estatuetan 11.000 militar, marinel eta polizia baino gehiago hedatu dituzte, ‘Patricia’k kalteak eragin ditzakeen tokietako biztanleei –400.000 inguru– laguntzeko. Milaka turista eta biztanle ebakuatu dituzte.