Oinatz Bengoetxea finalerdietarako sailkatu da, Altuna 7 tantotan utzita
Oinatz Bengoetxeak Lau eta Erdiko finalerdietarako txartela lortu du txapelketa bikaina osatzen ari zen Jokin Altuna zazpi tantotan utzi eta gero. Amezketakoak, bere aldetik, bihar Tolosan Iñaki Artolak Aimar Olaizolari irabaztea behar du hurrengo kanporaketan egon ahal izateko.
Nahikoa zuen Altunak 13 tanto egitea aurrera egiteko, baina lagungarri izan beharrean, kalterako izan du abantaila hori. Hasiera-hasieratik oso lotuta hasi du partida, Oinatz Bengoetxea 4-0 aurreratu da sakearekin bi tanto eginda eta hortik aurrera ez du markagailuaren aurka jokatzen jakin amezketarrak. Presaka, huts gehiegi pilatu ditu gipuzkoarrak eta Oinatz Bengoetxeak ez dio inolako aukerarik eman. Pilota alde batera eta bestera mugituz eta erremateetan asmatuz, uste baino errazago heldu da bere helburura.