Juan Mari Mendizabal aske geratu da igande goizean
18/98 auzian zigortuta izan zen elgoibartarra eta Burgosko espetxetik atera da goizeko lehen orduetan.
NAIZ
Juan Mari Mendizabal elgoibartarra aske geratu da igande goizean. 18/98 auzian zigortua izan zen eta espetxe zigorra osorik bete ondoren askatasuna berreskuratu du.
Burgosko espetxetik atera da goizeko lehen orduetan eta eguerdian egingo diote ongi etorria Elgoibarren.