Sevillako Guadalquivir ibaian abiatuko da San Miguel Liga
Ekainaren 19an Guadalquivir ibaiak, Sevillan, hartuko du traineruen San Miguel Ligaren hamalaugarren edizioaren hasiera. Bertan laugarren Euskadi-Basque Country bandera egongo da lehian.
Sevillak hartuko du 2016ko San Miguel Ligaren hasiera. Ekainaren 19an Guadalquivir ibaian arituko dira traineruak laugarren Euskadi-Basque Country bandera ospatuko da. Lakuako Gobernuak «turismoa eta San Miguel Liga bera» bultzatzeko aurreko urteetan ere Bartzelona eta Malagara eraman du proba.
Bertan 12 trainerurik indartsuenak bertan arituko dira, ACTk jakinarazi duenez. Lehiaketak berak ere berritasun bat aurkeztuko du. 12 traineruk hiru txandetan arituko dira, baina Guadalquivir ibaiaren berezitasunak direla-eta, binakako erlojupekoak izango dira.
«Honekin arrauna, San Miguel Liga eta gure taldeak promozionatzeko aukera dugu», afdierazi du Pedro Anduezak, ACTko lehendakariak.