‘Ezpalak’ elkarrizketa sorta martxan jarri du Info7 Irratiak
Info7 Irratiak ‘Ezpalak’ elkarrizketa sorta abiatu zuen atzo. Bertan 10 urte hauetan bertan kolaboratzen aritu diren hainbat pertsona jarriko dituzte kazetari lanetan, Euskal Herriko esparru eta jatorri desberdineko pertsonaiak elkarrizketatuz.
Hamargarren urteurrena betetzearekin batera, hainbat berritasun jarri ditu mahai gaienan Info7 Irratiak. Azkenekoa azto jarri zuen martxan, ‘Ezpalak’ elkarrizketa sortarekin. Urte osoan, hainbat elkarrizketa egingo dituzte, eta horretarako, 10 urte hauetan bertan kolaboratzen aritu diren hainbat pertsona jarriko dituzte kazetari lanetan.
Elkarrizketatuak, aldiz, Euskal Herriko pertsonaia anitzak izango dira, esparru eta jatorri ezberdinekoak. Lehendabiziko elkarrizketa, atzo egin zuten. Martin Garitano kazetariak Arantza Arruti Ezker Abertzaleko militante historikoa elkarrizketatuz.