Trevor Cooneyk Baskonia utziko du
Trevor Cooney estatubatuarrak Baskonia utzi du, iritsi zenetik bi hilabete igaro ez direnean. Denboraldi guztirako kontratua zuen arren, akordio batera iritsi dira bi aldeak.
Baskonia eta Trevor Cooney akordio batera iritsi dira denboraldi guztirako lotzen zituen kontratua eteteko. 25 urteko estatubatuarra irailean iritsi zen Gasteizera, baina soilik ligako lau partida eta Euroligako bat jokatu ditu.
Syracuseko Unibertsitatetik iritsi zen, non saskiratzaile nagusia izan zen. Kanpoko jokoan laguntzeko ideiarekin ekarri zuten, baina Chase Bundigerren fitxaketak eta Rodrigue Beauboisen errekuperaketak minuturik gabe utzi du.
Talde gasteiztarrak bere «profesionaltasuna» eskertu nahi izan dio eta «zorterik onena» opa egin dio hemendik aurrera jarraituko duen ibilbidean.