Gizon bat hil da Anoetan, mendi bide batetik motoarekin istripua izan eta gero
Gazte bat zendu da Anoetan mendi bide batean motoarekin zihoala istripua izan eta gero. Ezbeharra 15:30ak aldera gertatu da.
NAIZ
Gizonezko bat hil da Anoetan (Gipuzkoa), Goi auzoko mendi bide batetik Husqvarna motozikleta batekin zihoala istripu bat izan ondoren, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 15:30ak aldera izan da, eta norbanako batek eman die haren berri larrialdiko zerbitzuei. Bertaratu den mediku batek gizonezkoaren heriotza egiaztatu du.