Bikoteen hauskortasuna
DIS-MOI JUSTE QUE TU M´AIMES (ACOSADA)
Estatu frantsesa, 2024. 111’. Zuzendaria: Anne Le Ny. Gidoia: Axella Cachman, Anne Le Ny. Aktoreak: Omar Sy, Elodie Bouchez, Vanessa Paradis, José García. Musika: Benjamin Esdraffo. Argaz.: Laurent Dailland.
Anne Le Ny-ren thriller psikologikoak jeloskortasunak eta mesfidantzak harreman sendoenak ere kolokan jar ditzaketela aztertzen du. Herri txiki batean girotuta dago, eta senar-emazte batzuen hauskortasuna aztertuko du.
Julien (Omar Sy) eta Mariek (Elodie Bouchez) bikote sendoa direla uste badute ere, Anaëlle, Julienen bikotekide ohia, berriro harekin harremanetan jartzen den egunean guztia aldatu egingo da. Jelosiak itsututa, Mariek amorruz maitasun-harremana hasiko du Thomasekin, bere nagusi berriarekin. Laster, beste zenbait arrisku agerian utziko dituen espiral arriskutsu batean sartuko da.
Film luzearen protagonistak Omar Sy, Elodie Bouchez, Vanessa Paradis eta Jose Garcia izango dira.