INFO

Animazioa, magia eta emozioa

ARCO
Estatu frantsesa, 2025. 82’. Zuzend.: Ugo Bienvenu. Gidoia: Ugo Bienvenu, Félix De Givry. Musika: Arnaud Toulon. 

‘Arco’ filmeko irudia. (Diaphana Distribution)

Animaziozko proposamen ezberdinak maite dituzten ikusleentzat, ‘Arco’ izan daiteke aste honetako aukerarik nabarmena. Zientzia-fikzioa, emozioa eta unibertso bisual indartsua uztartzen ditu, eta denboraren joanari eta lankidetzaren garrantziari buruzko istorio bat kontatzen du. 

2075. urtean, Iris izeneko 10 urteko neskatoak ostadar-jantzi bat daraman mutiko misteriotsu bat zerutik erortzen ikusiko du. Mutikoaren izena Arco da. Irisek ahal duen guztia egingo du etxera itzultzen laguntzeko. 

Ugo Bienvenu sortzaile frantziarrak zuzendua, lanak ibilbide nabarmena izan du jaialdi eta sarietan. 2025eko Canneseko Zinemaldiko Emanaldi Berezien aukeraketa ofizialean estreinatu ondoren, Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldian Film Onenaren Saria irabazi zuen eta Jatorrizko Musika Onenaren SACEM Saria ere eskuratu zuen. Gainera, Urrezko Globoen 83. edizioan Animaziozko Film Onenaren sarirako izendatua izan da, eta hainbat hautagaitza jaso ditu kritikoen elkarteetan eta nazioarteko sarietan.