INFO

Familientzako animazioa, euskaraz

CHIRP, HONEY HILLSEKO IKERTZAILEA
Errusia, 2022. 85’. Zuzend.: Grigoriy Vozhakin. Gidoia: Darya Dontsova, Aleksandr Myshanskiy, Grigoriy Vozhakin, Andrey Zhitkov. Musika: Evgeniy Rudin.

‘Chirp, Honey Hillseko ikertzailea’ animaziozko filmaren irudia. (Janson Media)

‘Chirp, Honey Hillseko ikertzailea’ animaziozko filma estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film errusiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu. 

Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira. Egun horretan, Urrezko Erlauntza ospetsua erakutsiko dute, tokiko zoriaren amuletoa. Festa hasi baino lehentxeago, ordea, erlikia desagertu egingo da eta denek Chirpi botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen katagorria. Lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu, benetako lapurra aurkitu eta bailarari bakea itzuli beharko dio.