15 ENE. 2026 ‘Pakistan, deskubritu gabeko kultura bat’, erakusketa Expodistrito programaren eskutik Bilboko Udalak antolatutako Expodistrito ekimenaren barnean, ‘Pakistan, deskubritu gabeko kultura bat’ erakusketa izango da ikusgai, urtarrilaren 12tik 29ra arte, Abandoko Udaltegian. Erakusketaren irudi bat. (Bilboko Udala) Bidaiari Pakistango aberastasun kulturalaren ibilaldi bisuala eskaintzen du ‘Pakistan, deskubritu gabeko kultura bat’ erakusketak. Argazkien bidez, lurralde bat baino askoz gehiago den herrialde bat deskubritzera gonbidatzen du; izan ere, herrialde hori antzinako hainbat tradizioren, arte-adierazpenen eta kontrasteren arragoa da, eta elementu horiek guztiek bat egiten dute kultura-esperientzia ikusgarri batean. Antolatzaileen esanetan, gainera, aukera ederra da ikusteko nola konbinatzen diren aniztasuna eta erresistentzia, eta konbinazio horrek hegoaldeko Asiaren panorama paregabe bat eskaintzen duen.Expodistrito, Bilbok auzoetanExpodistrito programa Bilboko Udalak antolatuko aldi baterako erakusketen ziklo deszentralizatu bat da. Urtarrilean abiatutako edizio berrian, argazkigintza, pintura eta narratiba grafikoko proposamenak eskainiko dira honako hiriko udaltegi hauetan: San Ignazio-Ibarrekolandakoan, Castañosekoan, Otxarkoagakoan, Begoñakoan, Santutxukoan, San Frantziskokoan, La Bolsan, Abandokoan eta Errekaldekoan, eta baita Basurtuko barrutian dagoen La Perrera espazio soziokulturalean ere. Pakistanen inguruko erakusketaren aurkezpenean, Eider Inunciaga zinegotziak eta Zahoor Ahmed Pakistango egungo enbaxadoreak hartu zuten parte. Bertan izan ziren, halaber, Merkataritzako eta Inbertsioko kontseilari Muhammad Ali Asghar eta Javier Camacho, bidaietan eta mendian espezializatutako argazkilaria.