04 JUL. 2025 Egin planak Lauaxeta, ametsen egilea, gogoan Urte bukaera arte Abuztuaren 3an Estepan Urkiaga Lauaxeta jaio zela 120 urte beteko direla eta, Jon Kortazarrek ‘Lauaxeta. Ametsen egilea’ erakusketa ondu du Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz. Dozena bat panelez osatuta, haren biografiako gertaera gogoangarriak agertzen ditu irudi eta testuen bidez. Idazlearen bizitzan funtsezkoak izandako udalerrietan izango da ikusgai: Laukiz, Mungia, Durango, Bilbo eta Gernika.