03 OCT. 2025 Egin planak Ahaztutako mugak zeharkatuz Ricardo Hernanik eta Txema Torresek mikeleteen, karabineroen, guardia zibilen, jendarmeen eta okupatzaile nazien zaintza saihestu zuten hogei ezkutuko ibilbide bildu dituzte liburu honetan. Bide horiek gaur egungo eta ahaztutako mugak zeharkatzen dituzte, Euskal Herriko paraje ederren artean, historiaren aparteko pasarteak ezagutzera gonbidatuz. Liburuan jasotako proposamenek mendiko bidezidor bakartietan barrena ibiltzera animatzen dute bat, besteak beste, gogora ekarriz Comète sareko mugalariak, Ezkabatik ihes egindakoak, kontrabandistak, espartingileak eta makiak. Fitxa ‘Senderos clandestinos’ Bilduma: Euskal Herria Liburuak Sua edizioak, 205 170 orrialde. Gaztelania