03 OCT. 2025 Munduan pasieran Schneeferner, arriskuan Getty Images Alemaniako hegoaldeko Zugspitze estazio alpetarrak adierazi duenez, baliteke Nördliche Schneeferner glaziarra urte gutxi barru desagertzea, berotze globalaren eraginez. «Nördliche Schneeferner ere erabat urtuko da urte gutxi barru», adierazi du, zehazki, Alpeetako Germaniako estazioak. Gainera, bere webgunean gogorarazi du, kezkati, beste glaziar batek -Südliche Schneeferner- “glaziar” izaera galdu zuela 2022an. «Zugspitzeko permafrosta bera ere arriskuan dago», ohartarazi dute. Alpeetako estazio horretan, uda partean batez ere, mendia, ibilaldiak eta beste zenbait kirol diziplina maite dituzten pertsona askoren bisitak izaten dira. Alabaina, aktibo turistiko natural hau ustiatzen duen estazioko arduradunek esan dute Nördliche Schneeferner azkenaldian jasotzen ari den bisitak despedida kutsua duten «agurrak» direla. Nördliche Schneeferner eta Höllentalferner Alpeetako Zugspitze estazioko azken bi glaziar alemanak dira. Hortxe bertan dago herrialdeko mendirik garaiena, Zugspitze, itsas mailatik 2.962 metrora.