05 SET. 2025 Egin planak Sagarzazuren ‘Abbadie. El sabio y su tiempo’, euskaraz eta frantsesez Iñigo Sagarzazu Altunak Anton Abadiari buruz idatzi zuen biografia berrargitaratu dute, elkarlanean, Gipuzkoako Aldundiak eta Elkar argitaletxeak. Euskarara eta frantsesera ekarri dute ikerlari hondarribiarrak geografo, hizkuntzalari eta euskaltzale handiaren inguruan idatzi zuen liburua. Sagarzazuk ‘Abbadie. El sabio y su tiempo’ argitaratu zuen 1997an. 2019an berrargitaratu egin zen, edizio txiki batean. Orain, berrargitaratu egin dute itzulita. Euskarazko itzulpena Zuriñe Barrerek egin du eta frantsesezkoa, berriz, Celine Escorrouk. ‘Abbadie. Jakintsua eta bere garaia’ Iñigo Sagarzazu Altuna Euskarazko itzulpena: Zuriñe Barrere. Frantsesezko itzulpena: Celine Escorrou. Elkar eta Gipuzkoako Foru Aldundia 2025 165 orrialde.