07 NOV. 2025 Munduan pasieran Alepoko Zitadelan, berriro turistak Ahmad Hasaballah (Getty Images) Turistak Alepoko Zitadela bisitatzen hasi dira berriro, zaharberritze prozesu luze eta sakon baten ondoren ateak ireki berri dituelako. Siriako gerrak eta 2023ko otsaileko lurrikarak kalte ugari eragin zituzten Unescoren Gizateriaren Ondare den gotorleku historiko honetan, baina, dirudienez, egoera normaltzen ari da.