bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Eliza baten abentura


200 gurpileko trailer baten gainean; horrela eraman zuten Kirunako eliza bat, Suediako iparraldean, errepidez bost kilometroz, beste leku batean kokatzeko.

Eliza -672 tona eta 40 metro zabal- lekuz aldatu behar izan dute gertu dagoen burdin meategi baten obrek eragindako arazoen ondorioz.

Kamioia 500 metro orduko abiaduran iritsi zen helmugara eta telebista publikoaren webguneak zuzenean eman zuen «abentura» minutuz minutu, sekulako ikusmina sortuz.