06 FEB. 2026 Egin planak Azumendiren irudi unibertsoa null (null | null) ‘Universo Azumendi’ Gonzalo Azumendi argazkilari getxoztarrak iaz argitaratutako liburu ikusgarriaren izenburua da. Espainiako Argazki Liburu Onenaren Saria jaso zuen BIDAIARIko kolaboratzaileak, ehun bat herrialdetan 40 urtez egindako irudiak biltzen dituen lan honengatik. «Azkenean, neure liburua aurkeztu dut, hamaika proiektutan munduari argazkiak ateratzen lau hamarkada baino gehiago eman ondoren», esan zuen argazkilariak berak, pozik, lana aurkeztu zuenean. «Liburua positiboa da -gaineratu zuen-, distiratsua, ederra. Energia uholde bat da, bizi naizen munduko argazkiz gainezka. Hitzik gabe. Amets eta hegan egiteko bidaia bizia. Hasieratik behin eta berriz irekitzeko, erditik, atzetik aurrera». Fitxa: ‘Universo Azumendi’ Gonzalo Azumendi 266 orrialde Gaztelaniaz