GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Sohoko maitagarria, 22.00etan etxera


Aurreko ostegunean hasi ziren Ingalaterran eta Galesen tabernak 22.00etan ixten, covid-19aren hedapenari mugak jartzeko helburuarekin. Hortaz, Europako herririk zigortuenetakoa bada ere, Euskal Herria ez da halako neurri murriztaileak pairatu beharrean dagoen bakarra. Irudian, Polizia Londresko Soho auzoan, tabernak ixteko orduan patruilatzen.