GARA Euskal Herriko egunkaria

Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren 31. edizioa abian dago jada


Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 31. edizioa deitu du. Lehiaketa edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina lanek, jatorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean idatzitakoak izan beharko dute, alegia, euskaraz edo gaztelaniaz. Ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta lanek jatorrizkoak, argitaratu gabekoak eta beste edozein lehiaketatan saritugabeak izan beharko dute. Gehienez, hamabost orrialde hartu beharko dituzte, espazio bikoitzean idatzita, alde bakarretik. Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, posta arruntez edo udal webgunearen bitartez bidalita, 2014ko martxoaren 31 baino lehen. Aurreko urteetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literaturaren alorreko adituek osatutakoa.