GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Gaurko egunez hil zen Robert Oppenheimer, Manhattan Proiektuaren zuzendaria

Bonba atomikoaren sortzaileetako bat izan zelako da ospetsua Robert Oppenheimer, azken urteetan film bati izena ere eman dio. Gaur bezalako egun batean hil zen, 62 urte zituela, Estatu Batuetako Pricenton hirian.

Oppenheimer fisikaria gaur bezalako egun batean hil zen. (Wikimedia)

Azken boladan, Oppenheimerrek Christopher Nolanen filmarengatik izan du oihartzun berezia. Filmari izenburua ematen diona abizen bat da, Robert Oppenheimer fisikari estatubatuarrarena hain zuzen ere. Manhattan proiektuaren zuzendaria izan zen, bonba atomikoaren «aita» gisa ere ezaguna izan zen.

Bigarren Mundu Gerran, lehen arma nuklearra garatzeko asmotan AEBek, Erresuma Batuak eta Kanadak zuzenduriko proiektua izan zen ‘Manhattan’. Ikerkuntza buru Robert Oppenheimer fisikaria jarri zuten. Proiektu horren emaitzei esker hiru bonba nuklear lehertu ziren 1945.urtean.

Proiektuaren jatorrian, Alemania nazia bere kabuz horrelako armak ikertzen ari ote zenaren susmoa zegoen. Hasieran proiektu txikia bazen ere, 130.000 lagunek hartu zuten parte azkenerako.

Oppenheimerrek fisikari gisa bonba atomikoa sortzeko ahalegin handiak egin bazituen ere, ondorenera, barkamena eskatu izan zuela zabaldu zen. 1960an zientzialariak Japon bisitatu bazuen ere, bonba atomikoak hondatutako bi hiriak ez zituen bisitatu. Ondorenera egindako bilera batean Oppenheimerrek barkamena eskatu zien bizirik ateratako herritar guztiei.

Gaur bezalako egun batez hil zen fisikaria, 1967an, 62 urte zituela Princeton hirian. Hestegorriko minbizia garatu zuen eta gaixotasunaren ondorioz zendu zen.