GAUR8 - mila leiho zabalik

Ikertzaileek gidatutako hamarnaka saio eskainiko ditu EHUko Zientzia Zirkularra programak

EAEko 60 ikastetxeren parte hartzea izango du EHUk antolatzen duen Zientzia Zirkularra programak. Ikasleek eta ikertzaileek eurek eskainiko dituzte gai ezberdinen inguruko 115 saio. Minbizia, lurzoruaren osasuna, ura eta ozeanoak edota hiri adimenduak izango dira jorratuko dituzten gai batzuk.

Zientzia Zirkularra programak 20 tailer eta 16 hitzaldi eskainiko ditu EAEko 60 zentrotan. (Fernando GOMEZ | UPV/EHU)

EHUren Zientzia Zirkularra programak dibulgazio-hitzaldiak eta tailerrak eskainiko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkaoko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 60 ikastetxetan.

Unibertsitateko berrogeita hamar irakasle eta ikertzailek baino gehiagok zientzia eta teknologiaren inguruko edukiak partekatuko dituzte ikasleei, EHUn sortzen diren azterlan eta ikerketen bidez, jakinarazi du zentroak ohar batean.

36 jarduera antolatu dira, honako gai hauek ardatz hartuta: minbizia, klima-aldaketara egokitzea, ura eta ozeanoak, hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak, lurzoruaren osasuna eta elikagaiak.

Era berean, Interneten eta sare sozialen erabilerari buruz hausnartzeko aukera egongo da, baita azala eguzki-argitik babesteaz.

Tsunamien sorrera

Ikertzaileen gidaritzapean, antolatutako saioen bidez ikasleek lurrikarak eta tsunamiak nola sortzen diren, berotegi-efektua zer den, patogenoak eta substantzia kutsatzaileak detektatzeko ura aztertzeko modua edo ikerketa biomedikoan adimen artifiziala nola erabiltzen den jakingo dute.

Jarduerak ikasturtean zehar burutuko dira, eta dagoeneko beterik daude edizio berriko toki guztiak.