GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela 20 urte landatu zuten Gernikako Haritz Semearen ondorengoetako bat

2005eko otsailaren 25ean landatu zuten Gernikako Batzar Etxearen aurrean gaur egun dagoen haritzaren aurrekoa, Gernikako Arbola bezala ezagutzen dena. Hainbat zuhaitz izan dira, bakoitza aurreko arbolaren hazitik etorria. Aurrekoa 1860an landatu zuten, baina 2004an hiltzat eman zuten.

Zuhaitza landatu zuten eguna, Gernikan. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Gaur egungo Gernikako Arbolaren aurrekoa Gernikako Batzar Etxearen parean landatu zutenetik 20 urte bete dira gaur. 2005eko otsailaren 25ean landatu zuten, aurrekoa 2004an hiltzat eman ondoren. Haritz Semea deiturikoa zen hori, 1860an landatutakoa eta 36ko Gerrako bonbardaketetatik onik atera zena.

Gaur 20 urte haren kimuetako batek ordezkatu zuen 2004ko apirilaren 20an erretiratu zuten hori. 2015eko urtarrilaren 15ean jakinarazi zutenez, Gernikako Arbola ihartu egin zen eta otsail amaiera edo martxo hasierarako bosgarren belaunaldiak hartu zuen bere lekukoa. Haritz berria 15 urtez Arratiako baso batean hezitako zuhaitza da.

Jose Antonio Agirre lehenengo lehendakariak zuhaitzaren pean zin egin zuen 1936ko urrian. Ordutik, lehendakari guztiek kargua zin egitean hitz berak erabili dituzte Gernikan. 2009an Patxi Lopez lehendakari hautatu berriak hitzak aldatu zituen eta «zin» egin beharrean «promesa» egin zuen. 2012an Iñigo Urkulluk betiko zina berreskuratu zuen kargua hartzerakoan.

Gernikakoaz gain Euskal Diasporako hainbat tokitan haritz honen ondorengoak diren batzuk daude landatuta. Argentinan, esaterako, Buenos Aires hirian 1985ean bat zegoen laurak-bat euskal elkarteko eraikinean. Santiagon, Txileko hiriburuan, San Kristobal mendian dagoen elizaren ondoan beste bat dago.