GAUR8 - mila leiho zabalik

Ategorrieta-ulia airetik, hiru minutu eta erdian


Ikusgarria zen Donostiako Ategorrieta auzoa eta Ulia lotzen zituen transbordadorea. Turistentzako amu ederra bihurtu zen hiriaren ikuspegi oso berezia eskaintzen zuen transbordadorea. Garraiobide bitxi hori Leonardo Torres Quevedo ingeniariak diseinatu zuen, eta munduan horrelako tasunak zituen lehena izan zen Donostiakoa. 1907. urteko irailaren 30ean inauguratu zuten. 28 metroko altuera zuen eta 280 metroko desnibela. Hiru minutu eta erdiko iraupeneko bidaia egiten zuen eta aldiro 18 lagunentzako kabida zuen. Hasieran arrakasta izan bazuen ere, Igeldoko atrakzio gunea eta funikularra iritsi zirenean bazterrean geratu zen.